99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A Z K O I E N

Eraikuntzari buruzko ordenantzako 7. artikuluko aldaketa behin betiko onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen eta haren xedapen zatiak honela dio:

1._Behin betiko onestea Azkoiengo arau subsidiarioen eraikuntzari buruzko ordenantzaren 7. artikulua aldatzea. Hona hemen edukia:

"Eraikinak estali daitezke teilatu maldadunarekin, baina gehienez ere honako neurriak izanda:

Estalkia egin beharko da halako planoetan zeinen gehieneko malda plano horizontalekiko 100eko 40 den.

Malda lerroa neurtzeko halako erreferentzia hartuko da, alegia, etxebizitzen azkeneko planta ohikoan, haren sapaiko forjatuaren gain-gaineko ertza, eta aplikatuko, berriz, fatxada nagusiaren lerrokaduraren hegaleko kantoitik. Eraikinak bi kaleetara edo gehiagotara ematen badu, haietako bakoitzaren hegaleko kantoitik aplikatuko da.

Nolanahi ere, etxebizitzen azkeneko planta ohikoan, haren sapaiko forjatuaren gain-gaineko ertzetik estalkiaren gain-gaineko puntura gehieneko altuera 4,50 metro izanen dira.

Eraikinaren gehieneko ingurakariaren gainetik zilegi da tximiniak, igogailuen dorretxoak eta fabrikazko karelak eta balaustrak ateratzea, gehienez ere metro batekoak badira.

Teilatupea okupatzea zilegi da. Inoiz edo, ondoriozko leku hori bizitoki bihurtu nahi bada, ez da hartu ahalko finka berezitzat, zatiketa horizontala egiten bada.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, 35/2003 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

3._Onetsitako agiriaren kopia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0411477