99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

B.B.B.P.B.ko aldaketa behin betikoz onetsirik, E-4 sektorean (113. etxadia, 34. poligonoa, 166. lurzatia)

Tafallako Udalak, 2004ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Gobernu Batzordeak, 2004ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa E-4 sektorean (113. etxadia, 34. poligonoa, 166. lurzatia), Beatriz Barandalla Alberok eta Eduardo Duran Espinazok Joaquín Goñi karrikako 9an sustatua, goiko solairuetako lerrokadurak aldatzeko.

Apirilaren 30ean espedientea jendaurrean paratu zen, 2004ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren bidez, eta hala egon den denboran inork ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Udaleko arkitekto andreak eta lege aholkularitzak eman txostenak eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2004ko ekainaren 18koa, aplikatuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan, 6/90 Foru Legean, 11/99 Legean eta 57/03 Legean xedatutakoa,

Hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa E-4 sektorean (113. etxadia, 34. poligonoa, 166. lurzatia), Beatriz Barandalla Alberok eta Eduardo Duran Espinazok Joaquín Goñi karrikako 9an sustatua.

Bigarrena._Behin betikoz onesteko erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta aldaketaren erabakia eta kopia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Hirugarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza Alorrari eta Aholkularitza Juridikoari, baita interesatuei eta ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2004ko uztailaren 5ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411208