99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

Burlatako udal esparruan hizkera ez sexistaren erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza hasiera batean onetsirik

Burlatako Udalak, 2004ko ekainaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako udal esparruan hizkera ez sexistaren erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraituz. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Burlatan, 2004ko uztailaren 5ean._Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: L0410910