99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EBAZPENA, 2004ko uztailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jaime Brunet Fundazioko buruak emana, 2004ko Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren deialdia argitara dadin agintzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jaime Brunet Fundazioko Patronatuak, 2004ko otsailaren 25ean eginiko bileran, 2004ko Jaime Brunet Nazioarteko Sariaren deialdia onestea erabaki zuen. Horregatik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko fundazio horretako patronatuko burua naizenez, aipatu deialdia argitara dadin agintzen dut

2004KO JAIME BRUNET NAZIOARTEKO SARIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Brunet Fundazioak Jaime Brunet sariak sortu zituen 1998an, giza eskubideen defentsa sustatu eta hedatzeko, eta giza duintasunari lotzen zaizkion eskubideen gainetik jartzen diren egoera eta tratu krudelak edo iraingarriak behingoz amai daitezen laguntzeko. Harrezkero, deialdi berria egiten du urtero.

Beraz, Brunet Fundazioak erabaki du 2004ko Jaime Brunet Nazioarteko Sarirako deia egitea, ondoren aipatzen diren oinarrien arabera arautuko dena:

1. Oinarria 2004ko Jaime Brunet Nazioarteko Sarirako deia egiten da, honako hauek saritzeko:

_Zientzia lan bat.

_Ikus-entzunezko literatur lan bat.

_Giza eskubideen aldeko lanean emandako ibilbide oso bat.

2. Oinarria Sariak 36.000 euroko zuzkidura edukiko du, eskudirutan ordainduko dena, gehi saria irabazi delako frogagiri bat.

3. Oinarria Ondoren aipatzen direnek jaso lezakete saria, beren kondizioa eta nazionalitatea edozein izanik ere:

_Pertsona fisikoak.

_Lan ekipoak.

_Erakundeak eta organismoak.

4. Oinarria Interesdunek berek edo bestelako pertsona edo erakunde batek eskaturik aurkeztu ahalko dira hautagaitzak, Unibertsitateko Idazkaritza Nagusian edo http://www.unavarra.es/fundacion-brunet web orrian emango den eredu ofizialean. Horrekin batera 1. oinarrian ezarritako aurreikuspenak kontuan hartzen dituen txosten arrazoitua eman beharko da.

5. Oinarria Hautagaitzak aurkezteko epea 2004ko irailaren 30ean amaituko da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Fundazioaren egoitza Unibertsitatea baita, edo, bestela, posta elektronikoaren bidez: fundacion.brunet@unavarra.es

6. Oinarria Fundazioak izendaturiko epaimahai batek aztertuko ditu proposamenak. Epaimahaia Nafarroako Unibertsitate Publikoan bilduko da. 2004 Brunet Sariari buruzko erabakia 2004ko abenduaren 10ean aldarrikatuko da, horixe baita Nazio Batuen Biltzar Nagusiak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onetsi zuen eguna eta urteurrena.

Iruñean, 2004ko uztailaren 28an._Pedro Burillo López, Jaime Brunet Fundazioko Patronatuko burua.

Iragarkiaren kodea: F0411933