99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERGOIENA

Xehetasun azterlana hasiera batez onestea, Dorraon

Ergoienako Udalak joan den uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, bertaratuek aho batez hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Dorraoko 7. poligonoko 344. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Razkin Etxeberriak eta Sebastiana Senar Senarrek sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Foru Legeko 76. artikuluan zein hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei eguneko epean, hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Ergoienan, 2004ko abuztuaren 4an._Alkate Jauna, Fernando Etxauri Gallardon.

Iragarkiaren kodea: L0412597