99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Lekunberriko Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, Construcciones Garciarena Saralegui, S.L.k eta Iñigo Saralegui Etxarri jaunak Lekunberriko industrialdeko Plan Partzialeko P-1.9 lurzatiari dagokionez sustatuta.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2004ko maiatzaren 27an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0411996