99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Herrilarreen aprobetxamendua

Vianako Udalak, 2004ko ekainaren 30ean egin bilkuran, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko (urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretua) 186. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki zuen 15 eguneko epea zabaltzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea dutela uste duten herritarrek herrilarreen herritarrendako zuzeneko esleipenaren aprobetxamendua zortzi urtetarako eska dezaten, Foru Dekretu bereko 200. artikuluan zehaztutakoarekin bat, hori guztia aplikagarria den arautegiari jarraikiz.

Vianan, 2004ko uztailaren 1ean._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0411995