99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2004ko uztailaren 21eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea ekipamenduetarako eraikina zaharberritzeko Eltzaburuko Kontzejuak Eltzaburuko (Ultzama) San Marcelo karrikako 11n sustatu duen xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2004ko uztailaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0411806