99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Alkozko U.E.9 jarduera unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2004ko uztailaren 21ean, hasiera batean onetsi zuen Alkozko U.E.9 unitatea (Ultzamako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako unitatea baita) urbanizatzeko proiektua, Concepción Osácar Irurek eta bertze batzuek sustatua. Eta onetsi zuen, orobat, espedientea jendaurrean egotea hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraintzarren (Ultzama), 2004ko uztailaren 22an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0411799