99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I T Z A

Hirigintza hitzarmena behin betikoz onetsirik

Itzako Udalak, 2004ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen hirigintza hitzarmena Udalaren eta enpresa hauen artean: Licorena, S.L. (Javier Ramírez), Talleres Baiteguía (Javier Astiz Arano), Prefabricados Laiz, S.L. (José Izu) eta Tecymacan, S.L. (Alfredo Tapiz). Xedea da baldintzak eta elkarrekiko konpromisoak finkatzea, enpresa horiek eraikuntza handitzeko aukera izan dezaten Saratsako industrialdeko UE 12 B 1 exekuzio unitatean, eta aldi berean enpresa horiek beroriek, aipatutako unitatearen ondoko lurretan (Saratsako industrialdearen 1. fasea) argiteria publikoa paratu eta urbanizazio akatsak konpontzeari ekitea. Argitara ematen da orok jakin dezan.

Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2004ko ekainaren 28an._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0411793