99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

AR-4 banaketa eremua birzatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Gobernu Batzordeak, 2004ko uztailaren 6an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Behin betikoz onetsi denez AR-4 banaketa eremuko plan partzialaren aldaketa, Udalak berak sustatua, plan partziala garatzeari ekin eta aurkeztu egin dira eremua birzatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, biak ere Tafallako Udalak sustatuak.

Ikusirik udal arkitektoaren txostenak, birzatiketa proiektuari buruzkoa, ekainaren 28koa baita eta urbanizazio proiektuari buruzkoa, berriz, ekainaren 29koa; ikusirik, orobat, Hirigintza Batzordearen 2004ko uztailaren 2ko irizpena; eta 35/2002 Foru Legearen 151, 76 eta 134. artikuluak aplikatuz,

Ikusirik Jarraipen eta Kontrolerako Batzordeak emaniko irizpena, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea AR-4 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, Tafallako Udalak sustatua.

Bigarrena._Hasiera batez onestea AR-4 banaketa eremua birzatitzeko proiektua, Tafallako Udalak sustatua.

Hirugarrena._Espedientea jendaurrera ateratzea, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, eta hogei egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Laugarrena.-Hasierako onespena argitara ematea prentsan, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena._Erabaki hau igortzea interesatuei, Kontu-hartzailetzari eta Hirigintza Alorrari, behar diren ondorioetarako.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411689