99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Hirigintzako hitzarmena, Navarra Maquinaria Agrícola, S.L.ren eta Tafallako Udalaren artekoa. Hasierako onespena

Gobernu Batzordeak, 2004ko uztailaren 6an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Gobernu Batzordearen 2004ko maiatzaren 11n hartu erabakia, zeinaren bidez espedientea osatzea onetsi baitzen zertarako eta balizko akordio bat gauzatzeko kargarik gabeko lagapen aprobetxamendutik Udalari dagokion % 10 saltzearren, aipatu AR-7C banaketa eremuan.

Ikusirik txosten teknikoak, Hirigintza Batzordearen 2004ko uztailaren 2ko irizpena, eta Jarraipen eta Kontroleko Batzordearen irizpena eta kontabilitateko txosten ekonomikoa, hori ere aurrekoaren egun berekoa, ondokoa erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onetsi da Navarra Maquinaria Agrícola, S.L.ren eta Tafallako Udalaren arteko hirigintzako hitzarmena, aprobetxamendutik Udalari dagokion %10 esku dirutan lagatzeko, AR-7C eremua garatzearen ondorioz.

Bigarren._Espedientea jendaurrera ateratzea, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, eta hogei egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena._"Diario de Noticias" eta "Diario de Navarra" egunkarietan, eta Udalaren iragarki oholean paratzea erabakia.

Laugarrena._Erabaki hau igortzea ukitutakoei, Kontu-hartzailetzari, Aholkularitza Juridikoari eta Hirigintza Alorrari, behar diren ondorioetarako.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko uztailaren 13an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411687