99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZOAIN

Plan partziala hasiera batez onetsita

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2004ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, ondoko hau erabaki zuela:

1) Hasiera batez onestea Urozko ARU/S1 sektoreko plan partziala, Lourdes Saldise Etxeberría andreak aurkeztua, eta Carmelo Loperena, Javier Portillo eta Silvia Barbarin arkitektoek prestatua.

2) Plan partzial hori jendaurrean egotea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Lizoainen, 2004ko ekainaren 30ean._Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Górriz.

Iragarkiaren kodea: L0411674