99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2004ko ekainaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Peralta Tellería, S.L. enpresak eskabidea aurkeztu du A.S.etako aldaketa eskatuz Urdaizko 19. poligonoko 333. lurzatian, Urdaizko UB-1aren barnean, zertarako eta lau lurzati osatzeko bertan beste hainbeste etxebizitza familiabakar eraikitzearren, azalera osoa nahiz hirigintzako egoera aldatu gabe. Horrenbestez, aho batez erabaki da:

a) Esteribarko A.S.etako aldaketa puntuala hasiera batean onestea.

b) Jendaurrean egonen da espediente hori hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Jakinarazpena igortzea jarduketa unitate horretan sartutako lurzatiaren jabeari."

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0411671