99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2004ko ekainaren 14an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Construcciones Legoak eskabidea aurkeztu du Esteribarko A.S.etako aldaketa puntuala eskatuz Urdaizko UA 3 unitatean, zertarako eta ipar nahiz ekialdeko lerrokadurak berriz definitzeko, egungo desnibela berdindu eta unitatearen exekuzioa ahalbidetzearren, bai eta urbanizatu beharreko bide berria berriz definitzeko ere, jarduketa eremuko bukaeraraino handitu eta gero batean luzatzearren.

Horrenbestez, aho batez erabaki da:

a) Esteribarko A.S.etako aldaketa puntuala hasiera batean onestea.

b) Jendaurrean egonen da espediente hori hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Jakinarazpen espresua egitea lurzatiaren jabeari."

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Esteribarren, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0411665