99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OSKOTZ

Herrilurraren desafektazioa

Oskozko Kontzejuko Batzarrak, 2004ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen 3. poligonoko 71. herri lurzatiko 1.160 metro karratu desafektatzea, Probintzietako Errege Altxonbidearen tarte bat aldatu eta berreskuratzeko.

_440 metro karratu, 3. poligonoko 56. lurzatiko 440 metro karraturekin trukatzeko, Cándido Ciganda Rienda jaunarenak baitira.

_720 metro karratu, 3. poligonoko 55. lurzatiko 480 metro karraturekin trukatzeko, Cándido Ollacarizqueta Igoa jaunarenak baitira, arestian aipatutako arrazoiagatik, eta, gainera, lurzatiaren eta herrilurraren arteko hegoaldeko eta ekialdeko mugak egokitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkez daitezen.

Oskotzen, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, José Olaechea Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0411559