99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A I E G I

2. poligonoko 705 eta 712. lurzatien xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Udalbatzak, 2004ko uztailaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 705 eta 712. lurzatien xehetasun azterlana, Muebles Bordonabe, S.A.k sustatua.

Halaber onetsi zuen jendaurreko epeari hasiera ematea, hogei egunean egonen baita ikusgai iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan espedientea azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aiegin, 2004ko uztailaren 12an._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0411491