II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARELLANO
Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita
Arellanoko Udalak, 2004ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UA-17 unitatea urbanizatzeko proiektua, Arellanoko Udalak eta José María Martínez de San Vicentek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, 76. artikuluarekin bat, ezarritakoari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da, hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Arellanon, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, Pedro Luis González Castillo.
Iragarkiaren kodea: L0411457