99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

G I R G I L L A O

Herrilurraren desafektazioa

Girgillaoko Barrutiko Udalak, 2003ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, lur honen herri erabileraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batez:

Mila eta bostehun (1.500) metro karratuko lurzatia, 1. poligonoko 7. herri lurzatikoa, Argiñaritzen. Bertan industri nabea eraiki nahi da, titularra den enpresaren egoitza, biltegia eta lantokia bilduko dituena.

Desafektazioaren xedea da lur hori saltzea Juan Luis Herrero Irigoyeni zuzenean besterenduz, bertan industri nabea eraiki nahi baitu, titularra den enpresaren egoitza, biltegia eta lantokia paratzeko. Lur hori lurzati txikitzat jotzen da.

Erabaki hori entitateko iragarki oholean dago eta espedientea, berriz, haren bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Etxarren-Girgillaon, 2004ko ekainaren 24an._Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: L0411426