99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

I R A G A R K I A

Hiri honetako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko uztailaren 9an eginiko bilkuran, Montes de Cierzoko ureztatzeko eremuan 2003an eginiko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren errolda onestea erabaki zuen. Borondatezko dirubilketarako epea 2004ko uztailaren 12an hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

Aditzera ematen da, interesatu orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko uztailaren 9an._Nekazaritzako zinegotzia, María Isabel Echave.

Iragarkiaren kodea: L0411417