99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE-ARAKIL

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Uharte Arakilgo Udalak, 2004ko uztailaren 1eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trefinasak sustaturiko xehetasun azterlana, Sargaitz industrialdeko 3 eta 4. lurzatietako eraikinen lerrokadurak erregularizatzen dituena aprobetxamendurik handitu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Uharte-Arakilen, 2004ko uztailaren 14an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0411391