99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MORENTIN

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Morentingo Udalak, 2004ko uztailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UE 6 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Santiago Lezaun Pérezek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Morentinen, 2004ko uztailaren 14an._Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0411377