99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Behin betikoz onetsirik BBBPBko aldaketa E-4 sektorekari dagokionez (111. etxadia, 34. poligonoa, 120 eta 136. lurzatiak)

Tafallako Udalak, 2004ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Gobernu Batzordeak, 2004ko martxoaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa, E-4 sektoreari dagokionez (111. etxadia, 34. poligonoa, 120 eta 136. lurzatiak) Progaral, S.L.k García Goyena karrikako 14an eta 16an sustatu duena. Xedea da 136. lurzatiaren lerrokadurak aldatzea eta 3,78 metroko garaiera baimentzea lurzorutik zoruko forjatuaren goiko aldera, García Goyena karrikako lehenbiziko oinean, eta posible egitea lurzatien agregazioa eta eraikin bat bakarra berritzea.

Espedientea jendaurrean egon da, 2004ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 30ekoan, iragarkia paratuta eta Joaquín Moso Sánchezek alegazio bat aurkeztu du, 2004ko maiatzaren 28ko data eta 1987 zenbakiko sarrera erregistroa dituena.

Ikusirik Udaleko arkitekto andreak eta lege aholkularitzak eman txostenak eta Hirigintzako Informazio Batzordearen irizpena, 2004ko ekainaren 18koa, aplikatuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan, 6/1990 Foru Legean, 11/1999 Legean eta 57/03 Legean xedatutakoa, erabaki da:

Lehenbizikoa._Ezestea Joaquín Moso Sánchezek aurkeztutako alegazioa, txosten teknikoetan oinarrituta. Nolanahi ere, alegazioan oinarriturik, Progaral, S.L.ri errekerimendu eginen zaio, aldaketaren sustatzailea baita, 34. poligonoko 120 eta 136. lurzatietan eraikuntza egiteko eraispen proiektuarekin eta obra lizentziarekin batean, aztarna arkeologikoen gaineko azterlana aurkez dezan; hura behar den lizentzia eman baino lehen aztertuko da.

Bigarrena._Behin betikoz onestea Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko aldaketa, E-4 sektoreari dagokionez (111. etxadia, 34. poligonoa, 120 eta 136. lurzatiak) Progaral, S.L.k García Goyena karrikako 14an eta 16an sustatu duena.

Hirugarrena._Behin betikoz onesteko erabakiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta aldaketaren erabakia eta kopia igortzea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Laugarrena._Erabakia jakinaraztea Ekonomia eta Kontabilitate Alorrari, Hirigintza Alorrari eta Aholkularitza Juridikoari, baita interesatuei eta ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411365