99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z A B A L T Z A

Zabaltzako Udaleko Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena behin betikoz onetsirik

Udalak Batzorde Mistoan dituen ordezkariek Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena hasiera batez onetsi ondotik, proiektua hamabortz egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta lau erreklamazio bildu dira, eta Nafarroako Gobernuak nahiz Zabaltzako Udalak Batzorde Misto horretan dituzten ordezkariak delako alegazio horiek eta txostena aztertuz gero, 2004ko maiatzaren 17an egin bilkuran, Batzorde Mistoko kideek aho batez erabaki dute:

1._Aurkeztutako lau alegazioak ezestea.

2._Proiektuari oniritzia ematea eta, beraz, behin betikoz onestea Hirilurraren balorazio txostena.

Arraitzan (Zabaltza), 2004ko uztailaren 2an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411354