99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriogoitiko BS-1 sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu José María Irisarri Ollacarizquetak, 2004ko uztailaren 5ean, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

"Ikusirik udal arkitektoak prestatutako adostasun txostena, ebatzi dut:

1._Hasiera batez onestea Berriogoitiko BS-1 sektorea urbanizatzeko proiektua, Jailand Proyectos, S.L. enpresak sustatua eta Juan A. Ciganda eta Alberto Uriel arkitektoek prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2._Onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134.5 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Berriogoitiko Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, urbanizazio proiektuaren esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2004ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0411266