99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko martxoaren 2ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen 2004ko aurrekontua eta plantilla organikoa, baita Laguntzarekiko Etxebizitzen Patronatuaren aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bi espedienteak idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2004ko uztailaren 1ean._Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0411388