I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
1032/2004 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol instalazioetako urbanizazio lanen bigarren fasea kontratatzeko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona.
1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala
c) Espediente zenbakia: C0014/04.
2._Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol instalazioetako urbanizazio lanen bigarren fasea kontratatzea.
3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua: lehiaketa publiko irekia.
4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 1.648.529,33 euro
5._Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera - lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa).
c) Telefonoa: (948) 16 90 16.
d) Telefaxa: (948) 16 96 61.
e) www.unavarra.es
6._Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa).
7._Ekonomia eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa).
c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
8._Iragarki gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak adjudikazio-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, 2004ko uztailaren 30ean._Errektorea, Pedro Burillo López
Iragarkiaren kodea: f0412153