99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARASOAIN

2003ko kontuak

Olórizko Barrutiko Udalak, osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, Udalaren 2003ko kontuei adostasun txostena ematea erabaki zuen 2004ko uztailaren 8ko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek hura aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten.

Oloritzen, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, Fernando Flamarique Urdín.

Iragarkiaren kodea: L0411282