99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BUÑUEL ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontua eta diruzaintzako gerakina sartzea. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko martxoaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, diruzaintzako gerakinak sartzea, aurrekontua betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa. Erabakia 2004ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 17an, argitaratu eta jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan zenez, behin betiko onetsita gelditu zen.

Hona hemen aurrekontua, laburturik:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 24.964,44 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 446.153,36 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 500 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 600 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileak: 403.239,03 euro.

2. kapitulua._Osasun arruntak eta zerbitzuak: 63.032,87 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 1.200 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 350 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 4.395 euro.

Hasiera batez onetsitako aurrekontuari egindako aldaketak:

12100-13000 kontusaila, "Administrari-laguntzailearen soldata": 9.712,59 euro; kreditu gehikuntza, 2003ko abenduaren 31ko Diruzaintzako Gerakinarekin finantzatua.

Buñuelen, 2004ko ekainaren 25ean._Mankomunitateko burua, Carlos Zamora.

Iragarkiaren kodea: L0411213