99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 01/2004 aldaketa hasiera batean onetsirik

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak aurrekontuko 01/2004 aldaketari buruzko espedientea onetsi zuen hasiera batez 2004ko otsailaren 25eko bilkuran.

1. Kreditu berezia: 1.121.626 kontusaila, "Informatikako ekipoak": 7.915,08 euro.

Honela finantzatua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 7.915,08 euro.

2. Kreditu berezia: 1 121 625 kontusaila, "Fotokopiagailua eta udal bulegoko altzariak": 8.058,92 euro.

Honela finantzatua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 8.058,92 euro.

3. Kreditu berezia: 1 121 645 kontusaila, "Programa informatikoen eta eratorrien erosketa": 2.750,00 euro.

Honela finantzatua: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 2.750,00 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Irurtzunen, 2004ko otsailaren 25ean._Mankomunitateko burua, Mª Concepción Díez de Ulzurrun Orrio.

Iragarkiaren kodea: L0411138