99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A Z K O I E N

2004ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2004ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea. Hona hemen:

_Kreditu gehikuntza.

45250-62000 "Futbol zelaia": 60.000 euro.

45312-22607, "San Blas bestak": 7.000 euro.

561-621 "Abeltzaintza poligonoko eraldakuntza zentroa": 3.000 euro.

45100-22610 "Kultur jarduerak": 3.500 euro.

_Kreditu berezia.

45100-22711 "Art Rock jaialdia": 18.000 euro.

Aurrekontuko aldaketak, osotara: 91.500 euro.

Finantzaketa.

_Kontusailen deuseztapena.

4320-60101. "Funesko errepidea": 18.000 euro.

_Diruzaintzako gerakina: 73.500 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Azkoienen, 2004ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0410980