99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, Baztango udalerrian eta Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateetan zaborrontzi arrunten garbiketa kontratatzeko

Mankomunitate honek zaborrontzi arrunten garbiketa kontratatzeko lehiaketa publikora dei egiten du.

_Prozedura: lehiaketa irekia.

_Lizitazio prezioa: 47.027,91 euro urteko (BEZa barne).

_Exekuzio epea: 2 urte, beste bi urtez luzatzen ahal da.

_Behin-behineko fidantza: 1.881,12 euro.

_Proposamenak aurkezteko epea: 27 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko hamalauak arte. Epea larunbata edo besta egunean bukatzen bada hurrengo lehen laneguneko hamalauak arte luzatuko da.

_Aurkezteko lekua: Mankomunitateko Idazkaritzan (Etxalarko Udaletxea).

_Eskaintza ekonomikoak irekitzea: Proposamenak aurkeztu eta biharamunetik hasita hamargarren lanegunean. Larunbata bada proposamenak hurrengo lanegunean irekiko dira.

_Aukeztu beharreko agiriak: Baldintza pleguetan agertzen direnak.

Baldintza tekniko eta administratiboen pleguak interesatuen eskura egonen dira Etxalarren, Mankomunitateko Idazkaritzan. (Telf.: 948-635254).

Etxalarren, 2004ko uztailaren 16an._Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro

PROPOSAMEN EREDUA

..................................... J/A-k, ....................... helbidea duenak, .................... N.A.N. duenak, bere izenean edo ....................... ordezkatuz, ............. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, eta baita Baztango udalerrian eta Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateetan zaborrontzi arrunten garbiketa kontratatzeko Baldintzen Pleguarena ere, zerbitzua betetzeko konpromezua hartzen du aipatutako dokumentuei zehazki loturik, urteko ............... (letra eta zenbakitan) .................. (BEZa barne).

(Sinadura eta data)

Iragarkiaren kodea: L0411774