99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEITZA

Obra kontratua esleiturik

Udal honek obra kontratu hau esleitzea erabaki zuen, 2004ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran:

Obra: Kooperatiba auzoko zoladura eta hiri instalazio sareak berritzea.

Adjudikazio hartzailea: Zaraz, S.L. Construcciones y Urbanizaciones. Prozedura: Irekia. Adjudikazioaren prezioa: 962.428,07 euro.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluari jarraituz.

Leitzan, 2004ko uztailaren 21ean._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0411748