99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRAGI

Usategi postuak enkantean Iragin

Ehiza barruti honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du usategi postu hauek 5 urterako esleitzeko:

Iragiko udal mugapea

Pandarretako 1etik 5era bitarteko postuak: 240 euro/urtea.

Bardegiko 1etik 3era bitarteko postuak: 72 euro/urtea.

Igoliko 1 zenbakiko postua: 410 euro/urtea.

Igoliko 2 zenbakiko postua: 440 euro/urtea.

Igoliko 4 zenbakiko postua: 520 euro/urtea.

Igoliko 5 zenbakiko postua: 340 euro/urtea.

Igoliko 6 zenbakiko postua: 340 euro/urtea.

Enkantea Esteribarko Udaletxean eginen da, Zubirin, irailaren 13ko 12:00etan. Sesteo bidezko enkantea egin behar bada, edo bigarrengo enkantea posturen bat eman gabe gelditu delako, hori irailaren 22an eginen da, 12:00etan, eta beharrezkoa bada hirugarren bat egitea edo sesteo bidez hobetzea, irailaren 29an eginen da, 12:00etan.

Iragin, 2004ko abuztuaren 3an._Barrutiko burua, Gaspar Linzoain Linzoain.

Iragarkiaren kodea: L0412242