99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Tuterako "María Reina" 0-3 urte bitarteko ikastetxeko ekipamendua erosi eta instalatzeko kontratazioa, lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko uztailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen onestea "María Reina" 0-3 urte bitarteko ikastetxeko ekipamendua lehiaketa publikoaren bidez erosi eta instalatzeko kontratuaren espedientea.

_Oinarrizko aurrekontua edo lizitazio prezioaren gehienekoa:

1. lotea._Patioko ekipamendua: 7.100,00 euro, BEZa barne.

2. lotea._Altzariak: 40.780,00 euro, BEZa barne.

3. lotea._Materialak: 15.579,00 euro, BEZa barne.

4. lotea._Komunetako ekipamendua: 11.081,00 euro, BEZa barne.

5. lotea._Lentzeria, oheak eta sehaskak: 13.091,00 euro, BEZa barne.

6. lotea._Sukaldea, sukalondoa, garbitegia eta despentsa: 56.394,00 euro, BEZa barne.

_Behin-behineko bermea: % 2.

1. lotea._Patioko ekipamendua: 142,00 euro, BEZa barne.

2. lotea._Altzariak: 815,60 euro, BEZa barne.

3. lotea._Materialak: 311,58 euro, BEZa barne.

4. lotea._Komunetako ekipamendua: 221,62 euro, BEZa barne.

5. lotea._Lentzeria, oheak eta sehaskak: 261,82 euro, BEZa barne.

6. lotea._Sukaldea, sukalondoa, garbitegia eta despentsa: 1.127,88 euro, BEZa barne.

_Hornidura ekarri eta instalatzeko epea: hilabete, esleipenetik hasita.

_Eskaintzak edo proposamenak non eta noiz aurkeztu: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesa dutenen eskura daude, Tuterako Udaleko Gizarte Ongizate sailaren bulegoetan, Díaz Bravo karrikako 26an, baita Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan ere.

Tuteran, 2004ko uztailaren 23an._Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0412220