99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U N T Z U E

Lehiaketa, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lursaila adjudikatzeko

Ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkian, akatsa atzeman baita babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko erabiliko den lursaila besterentzeko baldintzen pleguan, aditzera ematen zaie interesatu guztiei baldintzak eta iragarkia zuzendu eta ondorioz, lursailaren salmenta prezioa izanen dela etxebizitzen salmentako azken prezioaren portzentaje bat, lehiatzaileek nahitaez eskaini beharko dutena beraien eskaintzetan.

Aditzera ematen da, orobat, eskaintzak aurkezteko epea irailaren 17ra luzatu dela, arratsaldeko zortziak arte.

Untzuen, 2004ko uztailaren 23an._Alkatea, Javier Otazu.

Iragarkiaren kodea: L0412033