99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Isaac Albéniz kalea berriz urbanizatzeko proiektu eraikitzailea prestatu eta lanak zuzentzeko

Alkatetzak 2004ko ekainaren 29an eman ebazpenari jarraituz, lizitaziorako deialdia egiten da, baldintza orokor hauekin bat:

Kontratuaren xedea: Isaac Albéniz kalea berriz urbanizatzeko proiektu eraikitzailea prestatzea eta obrak zuzentzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: ez du behar.

Lizitazioaren aurrekontua: 85.000,00 euro (42.500,00 proiektua prestatzea eta 42.500,00 obra zuzendaritza).

Egiteko epea: ehun eta hogei egun natural, proiektua prestatzeko.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

II. ERANSKINA

Proposamen eredua

Izena: ............................................., NAN zenbakia: .........., herria: ..........................., helbidea: ........................... (Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: ...........................), nire izenean ez bada, hau ordezkatuz: ......................................., helbidea: ........................., I.F.Z.: ........., telefonoa: ............, fax zk.: ............, "Isaac Albéniz kalea berriz urbanizatzeko proiektu oinarrizkoa eta exekuziokoa prestatu eta obrak zuzentzea" adjudikatzeko baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek oso-osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz. Eskatzen dudan dirua: ....... euro (letratan) proiektua prestatzeagatik eta ......... euro (letratan) ............. obrak zuzentzeagatik.

Proiektua prestatzeko epe osoa ......... (letratan) egun naturalekoa izanen da, eta ...... (letratan) egun naturaleko epe partziala egonen da epe osoaren barruan, oinarrizko proiektua presatzeko.

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: L0411481