99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

279/2004 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 6. lotearen hornidura kontratatzeko espedientea onesten duena. Prozedura irekia erabiliko da eta lehiaketa bidez esleituko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Azpiegituren eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 6. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2004/98 espediente zenbakia).

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 80.506,88 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan ageri dena, laburragoa bada.

_Klausulen pleguak: Interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2004ko irailaren 13a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina), edo G.A.P.L.ko 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko irailaren 24ko 10:00etan, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko bulegoetan (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina).

Iruñean, 2004ko abuztuaren 2an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0412085