99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Osasun kontseilariak emana, M.ª Puy González Arriaga Osasun Departamentuko Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. M.ª Puy González Arriaga Osasun Departamentuko Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuko Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatzea.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 2an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0412113