94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A B A R T Z U Z A

Abartzuzako udal planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsita

Abartzuzako Udalak, 2004ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, Abartzuzako Udal Planeko aldaketa puntual bat, Abartzuzako Udal Planeko 15. lurzatiari buruzkoa (UE10 unitatea, 2. poligonoa), José Ignacio Echávarri Azpilicuetak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2004ko ekainaren 11n._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0410619