94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, Uztarrozeko Abelbideen Sailkapenaren proposamena jendaurrean jarri dela aditzera emateko.

Honako honen berri ematen zaie aipatu udalerriko abelbideen sailkapenean interesa dutenei:

Lehenbizikoa._Ingurumen zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 2339 Ebazpenaren bidez, aipatu udalerriko abelbideen sailkapenari buruzko espedientea hastea onetsi zela eta ondoren agirien eta landa-lanen bilduma egin zela udalerri horretan.

Bigarrena._Abelbideen Sailkapenaren proposamena jendaurrean egonen dela hilabete batez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena._Epe horretan aztergai egonen dela abelbideen sailkapenari buruzko proposamena udal horren egoitzan eta interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahal dituztela.

Iruñean, 2004ko uztailaren 5ean._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0411108