94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARESO

Udal planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Aresoko Udalak, 2004ko ekainaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hirigintza planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Eluseder industrialdeko 1 sektorea aldatzeko, hori guztia Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2003 Foru Legeko 79 eta 70.4 artikuluek hala agintzen baitute.

Areson, 2004ko uztailaren 2an._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L0411493