94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Erratzuko U.E. 1 unitatea birzatitzeko proiektua Hasierako onespena

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2004ko ekainaren 4an egindako bilkura arruntean, hau erabaki zuen: hasiera batez onestea Erratzuko U.E. 1 unitatea birzatitzeko proiektua, Plaza arkitektoak 2003ko urriko datarekin prestatua, berariaz abiarazitako espedientean dagoena, Lindutx Baztan S.L. eta beste batzuek sustatu baitute.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2004ko uztailaren 1ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0411199