94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Ledeako Udalak, 2004ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Ledeako Arau Subsdiarioetako aldaketa puntuala, Manuel Sagastume eta José Arauzo arkitektoek prestatua eta Eduardo Moreno Purroyk, "Astume 2000, S.L." enpresaren izenean, aurkeztua. Aldaketa horrekin Ledeako egungo katastroko 1. poligonoko 869 eta 69. lurzatiak hirilur gisa sailkatuko dira. Ohartarazten zaio sustatzaileari lurzorua "etxebizitzetarako hiri lurzorua, ez sendotua" izanen dela eta, beraz, behin-behineko onespenerako agirian Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 92. artikulua betetzen dela frogatu beharko litzatekeela. Gainera, unitatearen urbanizazio berezi gisa jaso beharko da kalearen luzapena, bertako bidea urbanizatuz futbol zelairaino, bertan bizi direnendako bidea egiteko, eta baita hirigunera doan oinezkoendako bidearen egokitzapena ere.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bai eta Foru Komunitateko egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratzea ere, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketaren agiriak igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluari jarraituz, Legearen arabera Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumenekoak diren gaien inguruan txostena egin dezan, eta, orobat, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatera ere igortzea, aipatu legearen 70.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, txostena egin dezan aldaketak ukitzen dituen udal zerbitzu mankomunatuen inguruan.

Ledean, 2004ko ekainaren 25ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0410533