94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Ledeako Udaleko alkate udalburuak, 2004ko uztailaren 20an, ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Ledeako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako U-7 unitateko birzatiketa proiektua, U-7 unitateko konpentsazio batzordeak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ledean, 2004ko uztailaren 20an._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0411522