94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

E Z K A R O Z E

E D I K T U A

Xoxo errekazuloan ura bideratzeko lanek ukituko dituzten ondasunen azaleraren zati bat okupatzeko nahitaezko desjabetzapenaren prozedura abiatuta _Udalak 1999ko irailaren 27an egindako osoko bilkuran onetsi zuen obra horren proiektu teknikoa_, onura publikoaren eta higiezinak okupatu beharraren adierazpena inplizitua delakoan, argitara ematen da ukitutako jabe eta ondasunen zerrenda, hamabost eguneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek alegazioak egin ditzaten ondasunak okupatu edo erabiltzearen bidezkotasunari buruz eta haien egoera material edo legalari buruz, eta argitaratutako zerrendan akatsik badago, zuzentzeko datuak eman ditzaten.

Ukitutako ondasunen zerrenda:

1._Alejandra Villanueva Udi andrea (N.A.N.: 72.612.581; helbidea: Tejería kalea, 8, Ezkaroze). Ondotik deskribatzen den finkaren jabetza eta jabari osoa du:

"Landa finka._Ezkarozeko baratzea, hiru erregu eta erdikoa, hau da, hogeita hamaika area eta berrogeita bost zentiareakoa; mugak: iparraldean Xoxo errekazuloa eta Francisco Hualderen baratzea, ekialdean kale publikoa, jabe beraren lastategia eta etxea; hegoaldean Bernarda Lagarrozen landa eta baratzea; eta mendebaldean Miguel Bonan Echeverríaren landa. Ez du inolako kargarik. Katastroaren arabera 3. poligonoko 26. lurzatia da, eta tituluaren arabera, 12. liburukiko 20. orrian 54 zenbakiarekin inskribatutako finka da".

2._José Luis Cruchaga Aznarez jauna eta Mauricia Lasa Larraya andrea (N.A.N.: 15.734.823-V); Severino Lorente Gaztambide jauna eta Pilar Lander Azcona andrea (N.A.N.: 72.643.153-E); Francisco M.ª Roda Abaurrea jauna eta Maria Leonor Gallués Arbeloa andrea (N.A.N.: 72.617.841-X); Juan José Ortiz Anaut jauna (N.A.N.: 15.778.969-A); eta Pablo M.ª Sánchez Jauregui jauna eta M.ª Angeles Sastre Barberia andrea (N.A.N.: 15.807.149-P). Ondotik deskribatzen den finkaren jabekideak dira:

"Landa finka._Ezkarozeko landa eta Landagutia alderdia, hemeretzi area eta hogeita bat zentiareakoa. 43. lurzatia da, egungo Katastroko 3. poligonoko 49.a; eta, tituluaren arabera, 541 zenbakiko finka da, 2577. liburukian, 14. liburuan, 87. orrian inskribatua; mugak: iparraldean Teodoro Tanco eta Valentín Alzueta; hegoaldean Xoxo errekazuloa; ekialdean Rochapea kalea, eta egun, gainera, Paula Tanco andrearen, Angel Aranaren eta Valentín Alzuetaren finka; eta mendebaldean Iruñetik Otsagabira doan errepidea".

Ezkarozen, 2004ko ekainaren 3an._Alkate udalburua, Carlos Mancho Layana.

Iragarkiaren kodea: L0410825