94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GOIZUETA

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: "Etxolla-Galtzaburu" parajean.

3.001 intsinis pinu, 3.779,66 m³ egiten dutenak. Mozketa mota: matarrasa

Haritz amerikarra: 289,28 m³ egur, prezioa: 14.314 euro; eta 54,60 m³ enbor txiki, prezioa: 655,20 euro. Mozketa mota: matarrasa.

379 intsinis pinu, 274,02 m³ egiten dutenak. Mozketa mota: entresaka.

3014 japoniar alertze, 538,27 m³ egiten dutenak. Mozketa mota: entresaka.

Hasierako prezioa: 205.922,90 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu bitan irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat ezegun tokatzen bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berean.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Hasierako prezioaren %2 fidantzatako jarri izanaren ordezkagiria.

_Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, 2004ko uztailaren 2an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0410824