II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
I R U Ñ A
Prozedura irekiaren deialdia, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko S-1 sektoreko U.I.II unitatea urbanizatzeko proiektuaren 7. faseko obrak zuzentzeko, eraispen lanetarako eta bestelakoetarako laguntza teknikoa adjudikatzeko
Udalaren Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2004ko ekainaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen deialdi hau onestea:
Kontratuaren xedea: Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko S-1 sektoreko U.I.II unitatea urbanizatzeko proiektuaren 7. faseko obren zuzendaritza, segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa, eraispenak eta obra bukaerako dokumentazioa egiteko laguntza teknikoko lanak.
Kontrataren aurrekontua: 166.000,00 euro.
Aurkezteko epea eta tokia: 26 egun, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hirigintza Gerentziako erregistroan (Armada etorbidea, 2, -6.a) edo Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean.
Dokumentazioa non bildu: Papelería Técnica Rubio (Bergamin kalea, 10)
Iruñean, 2004ko uztailaren 2an._Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0411018