94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI-ARANATZ

Lehiaketa publikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1988 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Etxarri-Aranazko Udalak, 2004ko uztailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Uraren biltontzirako bidea" obraren exekuzioa adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontratazio aurrekontua: 101.290,55 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Copia kopia-dendan, Pío XII.aren etorbidean.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Etxarri-Aranazko Udalaren erregistroan, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta Udal honetako Gobernu Batzordeak egiten duen lehen bilkuran.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Etxarri-Aranatzen, 2004ko uztailaren 16an._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0411356