94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SARTAGUDA

Bi nabe eraikitzeko obren kontratazioa

Sartagudako Udalak bi nabe eraikitzeko obren kontratazioa iragarri du.

Kontratazio organoa: alkatea.

Bidea: lehiaketa.

Prozedura: irekia.

Kontratuaren aurrekontua: 145.432,25 euro.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, d kategoria.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko erregistro orokorrean, Fueros plazako 1 zenbakian baitago, edo 30/1992 Legearen 38. artikuluan onartutako bideetako bat erabiliz, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte luzatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakarrean, hartan beste hiru sartuta: 1 zenbakiko gutunazala, "Administrazio agiriak", administrazio klausulen pleguan zehaztutako agiriak; 2 zenbakiko gutunazala, "Agiri teknikoak", eta 3 zenbakiko gutunazala, "Proposamen ekonomikoa", administrazio klausula partikularren pleguan adierazitako ereduarekin bat.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean, Herriko Etxean.

Klausula administratibo partikularren plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Sartagudan, 2004ko uztailaren 21ean._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0411530